Orduz Kanpoko Ekintzak (OKE)
Orduz kanpoko ekintzak ikaslearen erabateko garapena eta hezkuntza formala konplementatzea dute helburu, taldeko ekintza dibertigarri eta motibagarriak bideratuz eta aisiaren aprobetxamendu hobeago bat eskeiniz.
Ikasturte honetan eskainitako ekintzak hauek dira:
Eguerdietan ematen diren saioak dira, St George eskolak bideratzen ditu eta modu ludiko baten bitartez jatorrizko ingeles irakasleekin gure ikasleek haien ingeles konpetentzia garatzen jarraitzea du helburu.
Musikaren sarrera goiztiarra garrantzitsua dela uste dugu, are gehiago, umeak txiki txikitatik, dantzatuz, abestuz eta soinuak sortzen gosatzen dutela ikusita. Horregaitik hezkuntza ez formalean arlo kurrikularrean egiten dugun lanagaz jarraitzea ezinbestekoa dela uste dugu, Play Music School akademiaren laguntzaz.
Helburuak honek dira:
- Umea musikara hurbiltzea
- Belarria sensibilizatzea
- Erritmoaz jabetzea
- Entzumen atentzioa mantentzea
- Entzuten ikastea
- Gorputza instrumento gisa erabili ahal dutela ohartzea.
- Memoria garatzea
- Harremanazten ikastea eta talde moduan lan egitea.
Ikastolako nortasunak adierazten duenez, Euskal Kulturaren hedapena gure ezaugarrietariko bat da. Horregaitik, honen adierazgarri diren Euskal Dantzak orduz kanpoko ekintza moduan eskeintzea ezinbestekoa iruditu zaigu. Jarduera honen bidez, ikasleek gure kulturan eta identitatean sakontzen duten heinean, gorputz adierazpena eta erritmoa landuko dute.