Jantoki zerbitzua, zerbitzu bat baino gehiago da, ikasleen elikadura zaintzeko, osasun ohitura osasungarriak hedatzeko eta autonomia lantzeko espazioa da.
Ikastolan ikasle guztiek atentzio zuzena izaten dute beraien begiraleen aldetik. Beraientzako erreferenteak diren pertsonek giro atsegin eta hurbilean , elikadura osasuntsua, mahai tresnen erabilera eta garbitasun ohiturak erakuzten dizkiete besteak beste.
Bazkariaren prestakuntzan erabiltzen diren lehengaiek arreta berezia ipintzeaz gain, ikastolako sukaldariak bertan sukaldatzen ditu eguneko bazkariak Gure menuak, NAOS y PERSEO estrategian oinarriturik osotuta daude, betiere, kontsumo arduratsu eta jasangarri batean oinarrituta.
Honetaz gain, intolerantziak eta alergien tratamendua ere kontu handiz zaintzen dugu ikastolan. Kasu bakoitzari egokitutako menuak egiten ditugu, intolerantzien eta alergikoen gestiorako protokolo bat dugu gure txikien segurtasuna bermatzeko.