Txitxiburduntzi eguna, Euskal tradizioko egun berezia da. Garizuma aurretik ospatzen den eguna. Izen desberdina hartzen du tokiaren arabera: txitxiburduntzi, kanporamartxo, basokoipetsu…
Txitxiburduntzi egunean, jendea mendira joaten da, sua prestatzen eta burduntziarekin txorizoa edo txerriki zatia erretzen.
Guk gaur gure txitxiburduntzi eguna ospatu dugu… ummm txistorra usaina…