Metodologia

Iparragirre ikastolan, ikaskuntza esanguratsua bultzatzen dugu. Ikaslea globaltasunean ulertuta, bere aurrezagutzetan oinarriturik, esperientzia eta ekintza motibagarriak sustatzen ditugu, ikaskuntza orekatsua eta erabilgarria izan dadin.

2 urteko geletan, zer?

Iparragirre Ikastolako bi urteko ikasleen garapena aurrera eramateko metodologia propioa erabiltzen dugu, hau da, hainbat enfoke, metodo… ikertu eta gure ikastolara eta ikasleei egokitzen ditugu.

Eta jarraian…3-4-5 martxan!!

Haur Hezkuntzako 2.zikloan, IKASTOLAN  diseinatutako Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza garatzen da. Umeek mundu errealarekiko dituzten interesei buruz gehiago jakitea ahalbidetzen duen ikaskuntza prozesua da, non ikasleak haien ikaskuntzaren protagonista hutsak diren.

Proiektuetan familien partehartzea sustatzen dugu, Ikastolan lantzen dugunaren jarraipena egon dadin, eta haien seme-alaben ikas-irakaskuntza prozesuaren parte aktiboa senti dezaten.