AG2030

Agenda 2030, garapenerako nazioarteko agenda berria da. AG2030n helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde lan egiteko tresna bat sortzea da. 2030 urtea baino lehen mundua eraldatzeko eta pertsona guztientzako giza eskubideak bermatzeko. 

Agenda honetan, 17 helburu zehazten dira, GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUAK DERITZENAK (GIH): Pertsonak, planeta, oparotasuna, bakea eta aliantzak xede izanda.

Etorkizuneko gizarterako gizaki arduratsuak hezteko konpromiso zendoa dugu Iparragirre ikastolan, honenbestez, AG2030, ardatz nagusia da guretzako.

Hortaz, ikasturtero AG2030eko hainbat helburu garatzen ditugu lantzen ditugun proiektuetan zehar lerro bezala: berdintasuna, elikadura eta ohitura osasuntsuak, pobreziaren amaiera, kalitatezko hezkuntza, kontsumo arduratsua… 

Jasangarritasunaren oinarriak ere gure ikasleen lehenengo urteetatik lantzen ditugu jarduera desberdinak bultzatuz: birziklapena, berrerabilpena, zaborraren murrizketa, hezkidetza, genero berdintasuna, osasuna, ongizatea…

Gure website-a bizitatzera gonbidatzen zaitugu!!