Misioa

Bizkaiko Elizbarrutiko Ikastolen artean dagoen Bilboko Iparragirre Ikastolaren Misioa ondorengoa da: irakaskuntza pertsonalizatua eskaintzea, osoko testuinguruan kokatutako ikasketa erabilgarrien bidez, gure neskato-mutikoek beren gaitasunak sendo ditzaten, eta alai, seguru eta maitatu senti daitezen.

Hauek izango dira jomuga lortzeko jarraibideak:

  1. Familien beharrizanei erantzungo die eta horretarako, gure bitartekorik egokienekin, informaziorik onena emango diegu eta beren inplikazioa eragin, harreman estu eta pertsonalizatuaren bidez, gure Ikastolaganako konfiantza areagotuz.
  2. Etengabeko hobekuntzazko dinamikari eutsiko dio, lortu beharreko helburuak erreferentziatzat hartuz, kideen hausnarketa eta autoebaluazioa bultzatuz, irakaskuntzako berrikuntza eta metodo berrietara irekita, eta hauek ezartzeko jarrera positiboa azalduz.
  3. Irakasleen prestakuntza akademikoa sustatuko du, etengabeko heziketaren bidez, Ikastolaarekiko eta gainerako kideekiko prestasuna jadets dezaten eta gelako lana prestatu eta azaltzerako orduan ere gaitasunez joka dezaten.
  4. Euskera sustatu eta euskal kulturan sakonduko du, gure usadio eta ohiturekin zerikusia daukaten ekintzetan parte hartuz.
  5. Kristau testuinguru batean, jokamolde jakin batzuk landuko ditu ikastolan zein eguneroko bizitzan, neskato-mutikoen artean errespetua, adiskidetasuna, alaitasuna, bakea, autoestimua eta askatasun pertsonalerako sena garatuz.
  6. Instalazio, baliabideak eta zerbitzuak hobetuko ditu Ikastola leku alaia, modernoa, erosoa eta ondo hornitua izan dadin, eta helburu hau betetzeko beharrezkoak diren giza eta ekonomia baliabideak erabiliko ditu, Ikastolak dituen bitartekoak kontuan hartuz.
  7. Inguru fisiko eta sozialari lotutako era askotako ekintza osagarriak egingo ditu, etengabe berrituz.
Igon ↑