944 434 888

English Castellano Euskera

Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, datu hauen berri ematen da:

Iparragirre Ikastolak Bilboko Iparragirre kalearen 58. zenbakian du egoitza (48010 PK), R4800606-H IFK zenbakia du, eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailean inskribatuta dago 014653 zenbakiarekin.

Interneteko gune honen jabea Iparragirre ikastola da, eta www.iparragirre.org webgunean ikastetxeari eta egiten dituen jarduerei buruzko informazioa eskaintzen du.

Web honetako edukien bidez, informazioa eman nahi die ikastetxean inskribatuta dauden ikasleen familiei eta horretan interesa duten familia berriei.

DATU PERTSONALEN BABESA

Interneteko gune honen bidez jasoko diren datu pertsonalak izaera pertsonaleko datuak babesteko indarrean dagoen arauak ezarritakoaren arabera tratatuko dira (Datu Pertsonalak babesteko (EB) 2016/679 Erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa).

Ildo horretan, aditzera ematen dizugu gune honen bidez ematen dizkiguzun datuak ikastetxe honen ardurapeko tratamendu automatizatuko erregistro batean sartuko direla, zure informazio-eskaerak kudeatzeko, gure eskaintza akademikoa helarazteko eta antolatzen ditugun jardueren berri emateko.

Pribatutasunari buruz dugun politikaz gehiago jakiteko, jo dagokion loturara.

SEGURTASUN-NEURRIAK

Iparragirre ikastolak jakinarazten dizu behar diren segurtasun-neurriak jarrita dituela, hala teknikoak nola antolakuntzakoak, erakundeak tratatzen dituen datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko, eta aldatu, galdu, tratatu eta/edo baimenik gabe eskuratu daitezen saihesteko, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta datuok dituzten arriskuak aintzat hartuta.

Hori guztia, izaera pertsonaleko datuak babesteko indarrean dagoen arauak ezarritakoaren arabera (Datu Pertsonalak babesteko (EB) 2016/679 Erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa).

JABETZA INTELEKTUALA

Iparragirre ikastola da webgune honetako elementuen titularra: iturburu-kodea, nabigazio-egitura, datu-basea, eduki eta diseinu grafikoa (menuak, nabigazio-botoiak, testuak, irudiak, testurak, grafikoak, etab.); edo, nolanahi ere, dagokion baimena du elementu horiek erabiltzeko.

EDUKIAK

Iparragirre ikastolak beretzat gordetzen du webgunean egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea, aurrez oharrik eman behar izan gabe; hala, bada, eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta eduki edo zerbitzu horiek kokatzeko edo aurkezteko modua ere.

Erabiltzaileak hitz ematen du behar bezala erabiliko dituela Iparragirre ikastolak eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak, ez dituela erabiliko zilegi ez diren edo fede onaren eta lege-antolamenduaren kontrakoak diren jarduerak egiteko, eta ez duela kalterik sortuko Iparragirre ikastolaren, haren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisikoetan eta logikoetan, ez duela sartuko edo sarean zabalduko birus informatikorik, ez eta lehen aipatutako kalteak eragin ditzaketen bestelako sistema fisiko edo logikorik ere.

WEBGUNEAREN EDUKIA ETA LOTURAK

Iparragirre Ikastolak ez du erantzukizunik izango bere webguneko edukiak gaizki erabiliz gero; eduki horietara sartzen edo edukiak erabiltzen dituen pertsonaren erantzukizuna izango da hori, ez beste inorena. Era berean, ez du erantzukizunik izango, webgune honetako loturen edo bilatzaileen bidez aurkitutako hirugarrenen web orrietan dagoen informazioari dagokionez.

WEBGUNEA EGUNERATU ETA ALDATU

Iparragirre ikastolak beretzat gordetzen du eskubidea bere webgunean jasotako informazioa eta orriaren konfigurazioa eta aurkezpena aldatzeko edo ezabatzeko, aurrez ohartarazi gabe; hori dela-eta ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko.

ALDERDI TEKNIKOEI BURUZKO OHARRAK

Iparragirre ikastolak ez du inolako erantzukizunik izango, Internet sarearekin konektatuta egon bitartean ekipamendu informatikoetan izandako akatsen edo arazo teknikoen ondorioz, ez eta Iparragirre ikastolaren kontroletik kanpo eta legez kanpo tartean sar litezkeen hirugarren batzuek eragindako kalteen ondorioz ere. Era berean, ez du inolako erantzukizunik izango, emandako informazioan izandako akatsen, okerren edo hutsuneen ondorioz, erabiltzaileak har litzakeen kalte-galeren gainean, betiere, akats edo hutsune horiek ikastolarekin zerikusirik ez duten iturrietatik hartu baldin badira.

COOKIEI BURUZKO POLITIKA

Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak 22.2 artikuluan xedatutakoa betez, jarraian, ikastetxeak cookieak biltzeko eta tratatzeko duen politikaren berri emango dizugu.

ZER DIRA COOKIEAK? Cookiea web orri batzuetan sartzean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. Cookiei esker, besteak beste, webguneak informazioa biltegiratu eta jaso dezake erabiltzaile baten eta haren ekipoaren nabigazio-ohiturei buruz, eta, duten informazioaren eta zure ekipoa erabiltzeko duzun moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.

ZEIN COOKIE-MOTA ERABILTZEN DU WEBGUNE HONEK? Webgune honek analisi-cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileen kopurua jakin ahal izateko, eta, horrela, erabiltzaileek eskainitako zerbitzuarekin egiten duten erabilera neurtu, eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Inoiz ez dira erabiliko orri honetako erabiltzaileak identifikatzeko.

COOKIEAK DESAKTIBATZEA ETA EZABATZEA

Zure ekipoan instalatutako cookieak blokeatu edo ezabatu ditzakezu; horretarako, zure ekipoan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratu behar dituzu. Cookieak desaktibatuz gero, gerta liteke lehen erabilgarri zeuden zerbitzu batzuk erabilgarri ez egotea. Cookieak desaktibatzeko modua desberdina da nabigatzailearen arabera, baina, normalean, Tresnak edo Aukerak menutik egin daiteke.

Nabigatzailearen Laguntza menua ere begiratu ahal da, hortxe baitaude jarraibideak. Erabiltzaileak une oro izango du aukera hautatzeko zein cookie eduki nahi duen erabilgarri webgune honetan. Zure ekipoan instalatutako cookieak blokeatu edo ezabatu ahal dituzu, zure ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz.

Microsoft Internet Explorer o Microsoft Edge: http://windows.microsoft.com/es-es/windows-vista/Block-or-allow-cookies
Mozilla Firefox: http://support.mozilla.org/es/kb/impedir-que-los-sitios-web-guarden-sus-preferencia
Chrome: https://support.google.com/accounts/answer/61416?hl=es
Safari: http://safari.helpmax.net/es/privacidad-y-seguridad/como-gestionar-las-cookies
Opera: http://help.opera.com/Linux/10.60/es-ES/cookies.html

EZAR DAITEKEEN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA

Baldintza orokor hauek espainiar legeriak arautuko ditu. Webguneari edo webgunean garatutako jarduerari lotutako auziren bat abiarazten bada, Bilboko epaitegiek izango dute eskumena, eta erabiltzaileak berariaz egingo dio uko dagozkion bestelako foruei.

Igon 芒鈥犫