Iparragirre Ikastola

Bilboko Elizbarrutiak Karmengo ikastola (1970) eta Iparragirre Eskolaurre (1972) bateratu zituenean, Iparragirre ikastola 2014ko irailan sortarazi zuen.

Ikastola berria dugu, aldi berean, aurreko ikastetxeetan ikasitakoaz baliatuz, esperientzia handikoa.

Erronka berri honi, ikasteko eta lan egiteko gogo handiz,Iparragirre ikastolak Haur hezkuntza bere osotasunean euskaraz D ereduan eskaintzen du. Honez gain, jatorrizko ingelera 2014-15 ikasturtean haur hezkuntzako 2. zikloa eskaintzen genuen, 3-4 eta 5 urteko 316 ikasle izanda.

2015- 2016 ikasturtean, lehenengoz 2 urtetako 3 ikasgela zabaldu genituen, 60 ikasleei gure ikastolan parte hartzeko aukera emanez. Baita 3 urtetako 5. lerroa zabalduz ere, horrela 402 ikasle izan gara.

2016-2017 ikasturtean, 2 urtetako 100 ikasle eta 3 urtetatik 4 urtetara 125 ikasle maila bakoitzean izango ditugu, 5 urtetako mailan 100, 458 ikasle izanez.

2017-2018 ikasturtean, ikastola beterik, guztira D ereduko 475 plaza eskeiniko ditugu.

Nabarmena da, Ikastolak egindako ahalegina, D ereduan ikasteko aukera emanda urte gutxitan.

Begoñako Andra Mari (Jesuitak-Indautxu) ikastetxearekin dugun aliantzak gure ikasleei lehen hezkuntzako ikasketak hasteko aukera ziurtatzen die.

Igon ↑