Helburuak

  1. Ikaslearen izaeraren garapen osoa lortzea, norberaren irudi positiboa sortuz, besteak errespetatuz, norberaren mugak onartuz, gaitasunak baloratuz eta osasun zein ongizaterako oinarrizko ohiturak hartuz.
  2. Umeak lehenengo faseetan duen garapen integrala sustatzea, ikasketa esanguratsu eta globalizatzailean, familia eta konfiantza giroan, emozionalki gara dadin.
  3. Aniztasunarekiko errespetua piztea, gizartean eta kulturan modu aktiboan parte hartzea, Euskal Herriko ohitura eta tradizioei arreta berezia jartzea, interesak eta bizipenak jarrera kritikoarekin adieraztea.
  4. Zenbait balore (adiskidetasuna, errespetua, bakea, maitasuna...) ikuspuntu kristautik sustatzea, eta ingurukoekin garatzea.
  5. Inguruarekiko jakin-mina, arreta eta esploraziorako jarrera sustatzea, inguruko elementurik esanguratsuenak eta horien arteko harremanak ezagutu ahal izateko.
  6. Zenbait errepresentazio eta adierazpen forma erabiltzea, ulertzeko eta ulertuak izateko, errealitatearen zenbait esparru plazaratzeko eta pentsamenduaren eraikuntzan aurrera egiteko.
  7. Aukeretan aurrera egitea, eskura dauden baliabideen bitartez. Eta hori, adierazteko erabil ditzaten eta jarduera artistikoak baloratu ahal izan ditzaten.
  8. Ikaslea behar bezala prestatzea, Lehen Hezkuntzan egoki sar dadin.
Igon ↑