Harrera jardunaldiak eta ate irekiak

944 434 888 / 688 883 285

Esperantza ezinbestekoa - Gontzal Mendibil

Etxeratze honen aurrean, ezinbesteko zaizkigun eta beharrezko diren kultura arloko hainbat ekimen sortu dituzte artista ezberdinek, gizarte honek hain beharrezko dituen ekintzak burutuz beraien sormena abian jarriz, ez dira geldirik egon. Gauza asko egin dira pertsonen eta gizartearen onbeharrari so, bertsoak, liburuak, kontzertuak, abestiak….

Horietako bat Gontzal Mendibilen  ESPERANTZA EZINBESTEKO pieza da eta Iparragirre Ikastolan abesti hori aukeratu dugu kultura eta kulturaren alde egiten duten eragile ezberdinei gure omenaldi xumea egiteko eta bide batez egoera honen aurrean dena hobetuko den esperantza pizteko. Hona hemen egokitu dugun abestiaren bideoa. 

https://youtu.be/SB-FgdwSUxs

Igon ↑