Ebaluazioa

Helburuak

  • Ikaslea bere garapen-alderdi guztietan ezagutzea (alde psikologikoa, mugimenezkoa, hitzezkoa...)
  • Ikaslearen egoera bere buruarekiko eta taldearekiko aztertzea ikasketa prozesuan zehar.
  • Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren jarraipena egitea.
  • Hezkuntza premiak zehaztea eta erantzutea.
  • Jarritako helburuak lortzeko erabili diren metodoak eta tresnak baloratzea.
  • Irakaslearen jokaera auto-erregulatzea.
  • Hezkuntza bakarkako prozesu eta kolektiboa orientatzea.
  • Irakaskuntza praktika hobetzea.

Modalitateak

Hasierakoa: Zein egoeratatik abiatzen garen jakiteko, banakoari nahiz taldeari dagokionez, eta horren arabera diagnostikatzeko eta, hala behar izanez gero, programak egokitzeko. Maila bakoitzaren hasieran egingo da.

Etengabekoa: Ikasleak, gurasoak eta irakasleak informatuta egon daitezen une oroirakaskuntza-ikaskuntza prozesuan zehar gertatzen diren aurrerakuntzei eta zailtasunei buruz.

Ikasturtean zehar, proiektu guztietan.

Otsailan idatzizko txosten informatiboa.

Azkena: Proposatutako helburuak lortu diren jakiteko.

Maila bakoitzaren amaieran egingo da idatzizko beste txosten informatiboa.

Teknikak eta tresnak

Ahozko nahiz idatzizko probak, praktikoak eta objektiboak, hala nola behaketa sistematikoan jasotakoa.

Igon ↑