Antolakuntza

Iparragirre Ikastola partaidetzako sistema bezala eratzen da, horrek Hezkuntza Komunitate osoaren partaidetzan oinarritzen dela esan nahi du. Beraz, sendiak, irakasleak, ikasleak, zerbitzuetako langileak eta ikastetxearen titularra izango dira, batera jokatuta, Ikastolaren helburu orokorrak lortzen ahaleginduko direnak.

Partaidetzak, Hezkuntza Komunitatearen partaide bakoitzak bere konpromesu eta arduraren bitartez Ikastolako bizitzan bertakotzea eskatzen du.

Ikastolaren antolamendua maila bitan definitzen dugu: gobernu mailan eta funtzionamendu mailan.

Gobernu mailan:

  • Gidalerroak finkatzen dira.
  • Plangintzak onartzen dira.
  • Garapena eta emaitzak ebaluatzen dira.

Funtzionamendu mailan ekintzak burutzen dira, gobernu organoetatik irtendako gidalerroei jarraituz, organu horrek dira eta, azken batean, plangintza horrek onartuko dituztenak eta haien burutzapena ebaluatuko dituztenak.

kastolaren gobernuan honako honek hartzen dute parte:

Elkargoarteko organoak:

  • Eskola Kontseilua.
  • Zuzendaritza Taldea.

Banakako organoak:

  • Titularra.
  • Zuzendaria.

Funtzionamenduko egiturak eremu bi hartzen ditu: eremu pedagogikoa eta eremu ekonomiko-administratiboa.

Eremu pedagogikoa funtsezkoa da eta Ikastolari izatearen arrazoia ematen diona da. Irakaskuntza eta hezkuntza lan guztia hartzen du, kristau baloreetan oinarritutakoak, pertsona eta euskaldun moduan bere heldutasunaren lorpenean ikasleen protagonismoa bultzatzera zuzenduriko eskola eta eskolaz kanpoko ekintza guztiak hartzen ditu.

Zuzendaritza organoak:

  • Ikasketa burua.
  • Zuzendaritza taldea.

Ikastolaren funtzionamenduan parte hartzen duten beste organo batzuk:

  • Klaustroa.
  • Batzordeetako buruak.
  • Mailako koordinatzaileak.
  • Irakasle-tutorea.
  • Aholkulari-orientatzailea.

Eremu ekonomiko-admistratiboa: aguntza eremu bat da eta Ikastolaren administrazioaz eta zerbitzuez arduratzen da.

Organo guztien funtzionamendua Barne Araubidean eta Funtzionamendurako Eskuliburuan definituko dira.

Organo desberdinetako partaideen aukeraketa aplikatu beharrezko lege eta arauak betez egingo da eta pertsona bakoitzak bere taldea aukeratzean oinarrituko da, Eskola Kontseilua izan ezik, ordezkaritza organoa da eta.

Igon ↑